American Airlinesen 11 hegaldia
American Airlinesen 11 hegaldia Ameriketako Estatu Batuetan egon zen hegaldi komertziala zen. Bostongo Logan nazioarteko aireportutik irten eta Los Angeles zuen helburu. Al Kaidako 5 terroristen hegazkina bahitu zuten eta WTCeko Ipar Dorrearen aurka jo zuten hegazkina bidaiari guztiekin. Bahiketa hau 11-Seko atentatuetan parte hartu zuen hegaldietako bat izan zen.
![]() American Airlinesen 11 hegaldiaren ibilbidea | |
Bahiketaren laburpena | |
---|---|
Data | 2001eko irailaren 11a |
Tokia | World Trade Center |
Bidaiariak | 81 (5 bahitzaile eta 11 tripulazio) |
Hegazkin mota | Boeing 767 |
Jatorria | Boston |
Helmuga | Los Angeles |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/09/N334AA_B767-223ER_American_MAN_08APR01_%286839074488%29.jpg/220px-N334AA_B767-223ER_American_MAN_08APR01_%286839074488%29.jpg)
Hegazkina goizeko 08:46etan egin zuen talka New Yorkeko World Trade Centerko Ipar Dorrearen aurka. Hegazkineko 92 pertsonak hil ziren terroristak barne.
Bahiketa
Hegazkina bahitu zutenean, hegazkinean zihoan azafata batek American Airlines enpresarekin telefonoz harremanetan jartzea lortu zuen bahiketaren berr emateko. Mezuak honakoa zioen:
"Oso ondo, nire izena Betty Ong da. 11 hegaldian nago. Gure pilotua labankatu dute. Gure laguntzailea ere labankatua izan da. Inork ez daki nork labankatu duen nor eta ezin gara altxatu eta hegazkinaren aurrealdera joan inork ezin baitu arnasik hartu. Ezin dugu hegaldi-kabinan sartu, atea ez da irekitzen". |
Betty Ong azafatak American Airlinesera deitu zueneko deiaren zatia[1]. |
Hegazkinean zihoazen terroristak
- Mohamed Atta (egiptoarra) - Buruzagia eta pilotua.
- Waleed al-Shehri (saudiarra)
- Wail al-Shehri (saudiarra)
- Satam al-Suqami (saudiarra)
- Abdulaziz al-Omari (saudiarra)
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez) AA11 hegaldiko biktimen zerrenda
🔥 Top keywords: AzalaBerezi:BilatuKoldobika Jauregi (eskultorea)Carles PuigdemontBerezi:AzkenAldaketakGonzalo BoyeTxikipedia:AzalaLarraheElena CajaravilleJaione Murelaga IzagirreAlkizaUEFA Euro 2024Itsasaldiaren indarLarunbeInaki IrazabalbeitiaUnai SimónBigarren Mundu GerraLarunbeko aldareaEuskaraLaguntza:KategoriaJohnny CashDCCPLankide:GorritxikiEuskal HerriaWikipediaLaguntza:SarreraWikiAlkizako Abertzale EzkertiarrakEz Dok AmairuCésar AzkarateKylian MbappéAntzinako ErromaSarpenGarapen Jasangarrirako HelburuakKoldobika JauregiTxikipedia:Aro ModernoaWikipedia:TxokoaBermudako HirukiaLankide:Luistxo/Test1