Hiltzaile goiztiar

Amanita verna» orritik birbideratua)

Hiltzaile goiztiar, kuleto zuri edo ilkor zuria (Amanita verna) Amanitaceae familiako perretxiko hilgarria da.[1]

Hiltzaile goiztiarra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita verna
(Bull.) Lam. (1783)
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna eta bolba dauzka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
hilgarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak

  • Agaricus bulbosus f. vernus Bull. (1780)
  • Agaricus vernus (Bull.) Bull. (1783)
  • Amanita virosa Secr. (1833)
  • Agaricus virosus var. vernus (Bull.) Fr. (1838)
  • Amanita phalloides var. verna (Bull.) Lanzi (1916)
  • Amanita verna var. grisea Massee (1922)
  • Amanitina verna (Bull.) E.-J.Gilbert (1941)
  • Amanita verna f. ellipticospora E.-J.Gilbert (1941)
  • Venenarius vernus (Bull.) Murrill (1948)

Deskribapena

Hiltzaile goiztiarra, kuleto zuri.

Kapela: 4 eta 8 cm. arteko diametrokoa. Hemisferikoa gero ganbila, amaieran laua, azala bereizgarria, oso mehea, zehargarria, tinkoa, elastikoa, hezea, zuria, marfil kolorea erdian, distiratsua eta satinatua eguraldi lehorrarekin. Oso gutxitan bolba hondarrekin. Hertza mehea, biribildua, erregularra eta ildaskatu gabea. Inoiz ez titiduna, gehienetan laua eta deprimitua.

Orriak: Desberdinak, zuriak edo apur bat kremaz edo arrosaz koloreztatuak. Libreak, nahiko estu, meharrak eta meheak. Orritxo asko, bat-batean moztuak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Oso lurperatuta egoten da eta kapelatik bereiz daiteke, luzea eta mehea, kolore zurikoa eta gainazal leunekoa edo oso zuntz gutxikoa. Ildaskatua eraztunaren gainean eta irintsua behean. Eraztuna altu, zuria eta iraunkorra eta mintzezko bolba mehe eta zuria. Zaku formakoa eta nahiko goian.

Haragia: Mehea eta biguna, zuria. Hasieran zapore gozoa du, baina mingotsa gero, usain ahula. Potasa sosarekin kapelak hori-limoi kolorea hartzen du, horrek bereizten du Amanita virosa-tik, honek erreaktibo honekin hori-sufre bizi berezi bat hartzen baitu.

Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa.Verna berriz latinetik dator, ver, véris = udaberria hitzetik, eta udaberriari egiten dio erreferentzia, bere agerraldia udaberrian delako.[2]

Toxikotasuna

Hilgarria. Ale bakar batek pertsona bat hil dezake.

Amanita phalloides-aren eta Amanita virosa-ren toxikotasun berdina du, hauekin batera amanita hilgarrien hirukotea osatzen dutelarik.[3]

Nahasmen arriskua

Agaricus campestris eta beste Psalliota zuri zuri batzuekin, baina hauek ez dute bolbarik eta orriak arrosak dituzte. Lepiota naucina-rekin erabat zuria, baina bolba gabea. Amanita phalloides alba-rekin, eta batez ere Amanita virosa-rekin, antz handia du. Baina Amanita verna-rena ez da konikoa ezta hartan bezala konkortua ere, oina ez da ezkatatua, eta eraztuna ere ez da kotoi itxurakoa, gainera bere agerpena basoetan goiztiarragoa da.[4]

Sasoia eta lekua

Udaberrian, maiatzaren amaieran, eta noizean behin, udazkenean. Hosto-zabaletan batez ere, baina koniferetan ere bai. Errazagoa da aurkitzea haritz eta pago basoetako leku hezeetan. Ez da ohikoa Euskal Herrian.[5]

Banaketa eremua: Europako basoetan hazten da. Lotura estua daukaten amanita pozoitsu batzuk ez bezala, ez dakigu onddo hau Ipar Amerikan dagoenik.

Erreferentziak

Kanpo estekak