Amanita eliae

Amanita eliae Amanitaceae familiako perretxiko ez jangarria da.[1] Udazkenean eta neguan topatu daiteke koniferetan. Jangarritasuna zalantzagarria

Amanita eliae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita eliae
Quél., 1872
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna eta bolba dauzka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 6 eta 8 cm arteko diametrokoa. Hasieran esferikoa, gero ezkila antzekoa, ondoren laua erdian titi txiki bat duela eta ertza mehea eta ildaskatua. Azala hezea eta kolore argikoa, erdian krema zuriz tindatzen da eta azkenean denean beix-arrosa edo haragi kolorekoa. Mintzezko plaka mehe batzuk daramatza eta gero grisak, erraz bereiz daitezkenak.

Orriak: Libreak, zurixkak, krema eta arrosa erreflexuekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Luzanga, zilindrikoa eta sustrai antzekoa duena. Zurixka da, apur bat felpa itxurakoa eta ia beti luzetara pitzatua. Sakon sartzen da lurrean, sustrai bat bezala.

Eraztuna mintzezkoa, hauskorra, itsatsia, kolore zurikoa eta tindu gorrixkak dituena eta orri estu eta libre batekin.

Bolba txikia edo bat ere ez, batzuetan mintzezko burletak dirudite oinaren oinarrian.

Haragia: Zuria izokin kolorez tindatua diskoaren azpian. Nahiko samurra eta apurtu egiten da ezpalak bezala. Usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]

Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa.

Jangarritasuna

Ez da kontsumitzen eta bere jangarritasuna oso zalantzagarria da.[3]

Nahasketa arriskua

Bere itxura eta bere bolbaren hauskortasunagatik nahastezina.[4]

Sasoia eta lekua

Udaberri eta udan hostozabalen baso hezeetan eta lurzoru buztintsuetan hazten da.[5]

Banaketa eremua

Europa, Errusia.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak