Alpetar eskia 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan – Gizonezkoak jaitsiera

Gizonezkoen alpetar eskiko jaitsiera proba 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan otsailaren 7an egin zen Yanquingen. Beat Feuz suitzarra izan zen txapelduna, Johan Clarey frantziarra, zilarrezko dominaduna, eta Matthias Mayer austriarrak brontzea eskuratu zuen. Hau izan zen lehen urre olinpikoa Feuzentzat eta lehen domina olinpikoa Clareyrentzat. Gizonezkoen Joko Olinpikoetako jaitsierak oraindik ez du txapeldun bat errepikatu. 41 urterekin, Clarey eski alpetar olinpikoaren historian dominadunik nagusiena bihurtu zen.

Alpetar eskia 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan – Gizonezkoak jaitsiera
Motakirol proba olinpiko
Honen parte daAlpetar eskia 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan
Data2022ko otsailaren 7a
KokalekuRock (en) Itzuli
AntolatzaileaNazioarteko Olinpiar Batzordea
Partehartzaile kopuru42
Kirolaeski alpetar
Irabazlea

2018ko txapeldun olinpikoa, Aksel Lund Svindal, lehiaketatik erretiratu zen. Joko Olinpikoen aurretik, jaitsierako Munduko Kopako zortzi proba egin ziren: Aleksander Aamodt Kilde zen liderra, Feuz, Mayer (jaitsierako txapeldun olinpikoa 2014an eta Super-Gkoa 2018an) eta Marco Odermatt atzetik zituela. Vincent Kriechmayr egungo munduko txapelduna zen.

"Arroka" ibilbideak 3,152 km-ko luzera zuen, eta 894 m-ko desnibela zuen itsas mailarekiko 2.179 m-ko hasierako kotatik. Feuzek 110,499 km/h-ko batez besteko abiadura zeraman, eta 8,706 m/s-ko batez besteko jaitsiera bertikala.

Emaitzak

Lasterketa Txinan 12:00ak zirenren hasi zen (UTC+08:00). Tenperatura -13,4ºC zen eta elurra trinkoa.[1]

Pos.BibIzenaHerrialdeaDenboraTartea
13Beat Feuz  Suitza1:42.69
19Johan Clarey  Frantzia1:42.79+0.10
9Matthias Mayer  Austria1:42.85+0.16
412James Crawford  Kanada1:42.92+0.23
511Aleksander Aamodt Kilde  Norvegia1:43.20+0.51
615Dominik Paris  Italia1:43.21+0.52
717Marco Odermatt  Suitza1:43.40+0.71
81Vincent Kriechmayr  Austria1:43.45+0.76
920Max Franz  Austria1:43.52+0.83
1023Boštjan Kline  Eslovenia1:43.75+1.06
1122Adrian Smiseth Sejersted  Norvegia1:43.82+1.13
1125Maxence Muzaton  Frantzia1:43.82+1.13
1314Romed Baumann  Alemania1:43.84+1.15
1416Ryan Cochran-Siegle  Ameriketako Estatu Batuak1:43.91+1.22
158Matteo Marsaglia  Italia1:44.06+1.37
167Niels Hintermann  Suitza1:44.08+1.39
1732Adur Etxezarreta  Espainia1:44.12+1.43
176Andreas Sander  Alemania1:44.12+1.43
193Bryce Bennett  Ameriketako Estatu Batuak1:44.25+1.56
2018Travis Ganong  Ameriketako Estatu Batuak1:44.39+1.70
215Daniel Hemetsberger  Austria1:44.59+1.90
2229Brodie Seger  Kanada1:44.68+1.99
2326Josef Ferstl  Alemania1:44.69+2.00
2428Miha Hrobat  Eslovenia1:44.71+2.02
2524Stefan Rogentin  Suitza1:44.95+2.26
2627Blaise Giezendanner  Frantzia1:45.00+2.31
2710Matthieu Bailet  Frantzia1:45.23+2.54
2831Marco Pfiffner  Liechtenstein1:45.79+3.10
2936Arnaud Alessandria  Monako1:46.25+3.56
3041Barnabás Szőllős  Israel1:46.88+4.19
3137Jack Gower  Irlanda1:47.61+4.92
3235Henrik Von Appen  Txile1:47.69+5.00
3339Ivan Kovbasnyuk  Ukraina1:48.09+5.40
3440Simon Breitfuss  Bolivia1:48.26+5.57
3543Albin Tahiri  Kosovo1:52.44+9.75
3642Xu Mingfu  Txina1:56.93+14.24
2Dominik Schwaiger  AlemaniaEz zuen amaitu
4Christof Innerhofer  Italia
21Broderick Thompson  Kanada
33Marko Vukićević  Serbia
34Nejc Naraločnik  Eslovenia
38Zhang Yangming  Txina
30Kjetil Jansrud  NorvegiaEz zen hasi

Erreferentziak

Kanpo estekak