Al Lewis

Albert Meister (New York, 1910eko apirilaren 30a - Ibidem, 2006ko otsailaren 3a), artistikoki Al Lewis izenarekin ezaguna, aktore estabatuarra izan zen. Bere lan ospetsuena The Munsters telesailean izan zen, aitonaren paperean. Ideologikoki ezkerreko militantea izan zen.[1]

Al Lewis

Bizitza
JaiotzaNew York1923ko apirilaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNew York2006ko otsailaren 3a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Karen Ingenthron  (1984 -  2006)
Hezkuntza
HeziketaThomas Jefferson High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta irrati-esataria

IMDB: nm0506891 IBDB: 79446
Find a Grave: 13223693 Edit the value on Wikidata

Biografia

Al Lewisek hainbat lanbide izan zituen: zirkuko pailazo gisa hasi zen 1920ko amaieran, Haur Psikologiako titulu bat lortu zuen gero, eta, ondoren, klaseak ematen aritu zen eta liburu pare bat idatzi zituen, NBAko hainbat talderentzat saskibaloi-ikuskatzaile gisa lan egin eta entretenimenduaren mundura itzuli aurretik. Broadwayren zenbait lanetan aritu zen, eta gero telebistara salto egin zuen. Geroago, jatetxe baten jabea, hautagai politikoa eta irrati esataria ere izan zen.

The Munsters izan zen bere arrakasta nagusia. Aitona Munster bezala ezaguna izan arren, telesaileko bere pertsonaia Lilyren aita eta Herman Munsterren aitaginarreba zen, beraz, bere benetako abizena Drakula izango zen. Aitona Munsterren rolari zion atxikimendua hain izan zen handia, ezen, telesaila bertan behera utzi ondoren, jatetxe bat ireki baitzuen New Yorkeko Greenwich Village zonalde bohemiarrean, Grampa's izenekoa. New Yorkeko gobernaziorako hautagai izatea Green Partyrekin erabaki zuenean, epaiketa hasi zuen hauteskunde-txarteletan Grandpa Al Lewis bezala agertu ahal izateko. Lewisek eskaria eta hauteskundeak galdu zituen, eta hil zen arte irratsaio politiko bat gidatu zuen.[2]

Sergio Oksmanek zuzendutako Goodbye America dokumentalean, laurogei urtetik gorako aktoreak ezkerreko aktibista gisa izandako iragana kontatu zuen. 2006ko otsailaren 3an hil zen, Goldwater Memorial Hospitalean, 95 urte zituela.[3]

Filmografia

Filmak

UrteaIzenburuaPaperaOharrak
1951London EntertainsDokumentala
1957I VampiriAsistente
1960Pretty Boy FloydManny 'Machine Gun Manny'
1964The World of Henry OrientStore Owner
1966Munster, Go Home!Aitona Munster
1969They Shoot Horses, Don't They?Indioilarra
1970The BoatniksBert
1971They Might Be GiantsMezularia
1973The Night StranglerHobo
1974Death WishLobby Hotelaren zaindaria
1974Black StarletSam
1974CoonskinAitaponteaAhotsa
1975White House MadnessJudge Cirrhosis
1979That's Lifebukatu gabeko filma
1980Used CarsHarrison Epailea
1987Comic CabbyAl the Cabsmith
1988Married to the MobJoe Russo osaba
1988Bum RapMr. Wolfstadt
1992My Grandpa is a VampireVernon Cooger
1993The GardenHolokaustotik bizirik ateratako Abelfilm laburra
1994Car 54, Where Are You?Leo Schnauzer
1996Fast MoneyPoon
1996South Beach AcademyGene osaba
1998Sidoglio SmitheeBere buruaz antzezten
2002Night TerrorFather Hanlon

Telebista

UrteaIzenburuaPaperaOharrak
1953–1957The Big StoryWillie2 kapitulu
1957DecoyChi Chi"Queen of Diamonds" kapituluan
1957BrennerLogan"Thin Ice" kapituluan
1959The Phil Silvers ShowBruno munstroa, Mobster Bengal, Mike3 kapitulu
1959DeadlineFletcher"Jail Break" kapitulua
1959–1960The United States Steel HourBartender, Paul Gordon2 kapitulu
1959–1963Naked CityMr. Carrari, Mr. Tanner, Harry McGoglan, Bookie, Gus, Mr. Pike6 kapitulu
1961–1963Car 54, Where Are You?Leo Schnauser ofiziala44 kapitulu
1962The DefendersCross sargentua"The Search" kapitulua
1964–1966The MunstersAitona Munster70 kapitulu
1967Lost in SpaceZalto"Rocket to Earth" kapitulua
1971Green AcresCharlie"Star Witness" kapitulua
1971Night GalleryMishkinKapitulu batean
1972Love, American StyleBernieKapitulu batean
1973The Night StranglerTrampTelebista filma
1973The ABC Saturday Superstar MovieAitona Munster"The Mini-Munsters" kapitulua
1973Here's LucyLionel Barker"Lucy Plays Cops and Robbers" kapitulua
1978Ring of PassionMike JacobsTelebista filma
1980CBS Children's Mystery Theatre"The Treasure of Alpheus T. Winterborn" kapitulua
1981The Munsters' RevengeAitona MunsterTelebista filma
1981TaxiSeguritate zaindaria"On the Job: Part 2" kapitulua
1981Best of the WestEpaila"The Hanging of Parker Tillman" kapitulua
1988Super Scary SaturdayAlbert Einstein Grampa"War of the Gargantuas" kapitulua
1990Mathnet"The Case of the Masked Avenger" kapitulua
1991Hi Honey, I'm HomeAitona Munster"Grey Skies" kapitulua
1995Here Come the MunstersJatetxeko gonbidatuaTelebista filma

Erreferentziak

Kanpo estekak