Aketx

Aketx,[1] Aketxe, Akatz edo Aketze uhartea Bizkaiko kostaldean dagoen uharte txiki bat da, Gaztelugatxeren eta Matxitxako lurmuturraren artean kokatua. Eusko Jaurlarizaren Toponimia datu-basean Akatx uhartea izenarekin azaltzen da.[2]

Aketx
Datu orokorrak
Motauharte
Luzera0,17 km
Zabalera0,12 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°27′06″N 2°46′32″W / 43.45161°N 2.77553°W / 43.45161; -2.77553
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Ur-gorputzaBizkaiko golkoa

Osotara 3 hektarea ditu, eta Bermeoko udalerrian dago. Duen tamaina txikiagatik eta orografiagatik arroka bat baino ez da, landaredi urriarekin. Hegazti kolonia handiak daude, horien artean ubarroi handia. Gaztelugatxek eta Aketx uharteak babespean dagoen biotopo bat osatzen dute.

Erreferentziak

Ikus, gainera


Kanpo estekak


Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.