Akear (Homero)

Akearrak (antzinako grezieraz: Ἀχαιοί) Homeroko greziarrak kolektiboki izendatzeko erabilitako izenetako bat izan zen. Uste da terminoa hititako Ahhiyawa[1][2] eta egiptoerako Ekwesh terminoetatik eratorri zela, Brontze Aroaren amaieran jada testuetan agertzen den hitza. Uste denez, aipamen honek Zibilizazio minoikoari, edo bere parteren bati, egiten dio erreferentzia.

Garai hostirkoan, terminoa erabiltzeari utzi zitzaion greziarrak izendatzeko, eta batez ere Akaia eskualde historikoari buruz hitz egiteko hasi zen gordetzen, Peloponesoaren iparraldeko eskualdea. Bertako hiri estatuek, beranduago, Akaiar Liga sortu zuten, K.a. III. eta II. mendetan zehar garrantzitsua izan zena.

Erreferentziak

Kanpo estekak