Abya Yala
Abya Yala, Panama eta Kolonbiako kuna herriak, Kristobal Kolon iritsi aurretik, Amerikari eman zion izena da. Itxuraz, izen hori beste amerikar etnia batzuek ere hartu zuten, maiek kasu. Gaur egun, etnia indigenen hainbat ordezkarik izen horrekin aipatzen dute kontinentea, europar jatorriko Amerika izena erabili beharrean. Abya Yala izenak «lur heldua» esan nahi du edo, beste interpretazio batzuen arabera, «lur bizia» edo «loratzen ari den lurra».
Izen horren erabilerak jarrera ideologikoa adierazten du, europar kolonizatzaileengandik jasotako Amerika edo Mundu Berria izenen aurka, eta kontinenteko jatorrizko herrien alde.
Ikus, gainera
- Kuna Yala
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: AzalaBerezi:BilatuMikel OiartzabalBerezi:AzkenAldaketakLamine YamalPietà (Michelangelo)Nico WilliamsRobin Le NormandDani OlmoMarc CucurellaMartin ZubimendiTxikipedia:AzalaUnai SimónAymeric LaporteShannen DohertySan MamesIñaki WilliamsPlatonLuis de la FuenteZetakCarlos AlcarazBigarren Mundu GerraEuskal HerriaTübingenWikipediaOihan VegaKategoria:1985eko heriotzakFestina auziaBorut BožičEuskara2024SarpenMikel LandaFermin BalentziaJulen MadinaSuge gorbatadunWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraIdoia AsurmendiTadej Pogačar