Abrahamdar erlijio
erlijio multzo bat, izena Abraham aitalehenetik hartzen duena
Abrahamdar erlijioak Abrahami lotutako tradizio espirituala duten erlijio monoteisten multzoa da. Izendapena, oro har, judaismoari, kristautasunari eta islamari buruz hitz egiteko erabiltzen da, baina zenbaitetan beste erlijio batzuk ere sartzen dira, hala nola babismoa, bahaismoa, deismoa, kaodaismoa, rastafari mugimendua... Munduko fededunen erdiak baino gehiago abrahamdar erlijioetako baten sinestunak dira: 3.800 milioi fededun, gutxi gorabehera.
Abrahamdarrak ez diren erlijio nagusiak dira dharmari jarraitzen diotenak (batik bat Indian hedatuak) eta taoari jarraitzen diotenak (batik bat Asiako ekialdean hedatuak). Gainera, Afrikan eta Karibean hedatutako erlijio animistak ere ez dira abrahamdar erlijioak.
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: AzalaBerezi:BilatuKoldobika Jauregi (eskultorea)Carles PuigdemontBerezi:AzkenAldaketakGonzalo BoyeTxikipedia:AzalaLarraheElena CajaravilleJaione Murelaga IzagirreAlkizaUEFA Euro 2024Itsasaldiaren indarLarunbeInaki IrazabalbeitiaUnai SimónBigarren Mundu GerraLarunbeko aldareaEuskaraLaguntza:KategoriaJohnny CashDCCPLankide:GorritxikiEuskal HerriaWikipediaLaguntza:SarreraWikiAlkizako Abertzale EzkertiarrakEz Dok AmairuCésar AzkarateKylian MbappéAntzinako ErromaSarpenGarapen Jasangarrirako HelburuakKoldobika JauregiTxikipedia:Aro ModernoaWikipedia:TxokoaBermudako HirukiaLankide:Luistxo/Test1