AS Roma

Associazione Sportiva Roma Erromako bi futbol talde nagusietako bat da. Serie A (Italiako liga) 3 aldiz irabazi du eta Italiako Kopa gehien dituena da, 9 hain zuzen ere. Europa mailan garaipen bakarra izan du, 1961eko Hirietako Ferien Kopa, baina 1984ean Europako Kopako finala jokatzera iritsi zen, Liverpool FC-rekin penaltietan galdu zuena. 2023 berriz ere jokatu du europako finala sevillaren aurka; penaltietan galdu zuen.

A.S. Roma
Ezizena(k)i Giallorossi (hori-gorriak)
i Lupi (otsoak)
Sorrera1927
Futbol zelaiaStadio Olimpico
edukiera: 70.634 lagun
inaugurazioa: 1937
PresidenteaAmeriketako Estatu Batuak James Pallotta
EntrenatzaileaPortugal José Mourinho
LigaSerie A
2022-236.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Francesco Totti 2008ko Italiako Kopako garaikurra altxatzen.
AS Romaren zaleak Erromako Estadio Olinpikoan.
Erromako derbia SS Lazioren aurka, 2008an.

Etxeko partidak Erromako Estadio Olinpikoan jokatzen ditu. Etsai nagusia hiriko beste taldea du, SS Lazio.

Historia

Sorrera

A.S. Roma 1927ko udan sortu zuen Alderdi Nazional Faxistako idazkaria zen Italo Foschik hiriburuko Roman FC, SS Alba-Audace eta Fortitudo-Pro Roma SGS taldeak batzean. Helburua Italia iparraldeko talde indartsuei aurre egingo zien Erromako taldea egitea zen. SS Laziok uko egin zion elkarketa honi. 1931ean bigarren egin zuen ligan baina hortik aurrera emaitza apalak izan zituen harik eta 1941-42ko liga eskuratu zuen arte.

60ko hamarkada

Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urteetan ez zuen maila haundirik erakutsi. 1961ean sorpresa emanez Hirietako Ferien Kopa irabazi zuen finalean Birmingham City FC gaindituz. 1964ean Italiako Kopa irabazi zuen eta 1969an bigarrena.

80ko hamarkada

Berriz ere kopa garaipen batekin hasi zuen hamarkada eta 1991 artean beste lau lortu zituen. 1983an bigarren liga ere irabazi zuen Nils Liedholm suediarra entrenatzaile zuela. Bolada bikaina hartu zuen eta 1984ean Europako Kopako finala jokatu zuen Liverpool FC-ren aurka, eta 1-1 berdindu ostean penalti jaurtiketatak galdu zuen Erroman bertan jokatu zen finala.

XXI. mendea

2000-01 denboraldian hirugarren liga lortu zuen. Puntako taldea izateko asmotan ibili arren sarritan gelditu zen bigarren txapelketa bietan. Hala ere beste bi kopa eskuratu zituen 2007 eta 2008an, guztira 9 baditu jadanik.

Azken urteetan maila bikaina eman du eta 2013-14, 2014-15 eta 2016-17 denboraldietan Ligako bigarren postua eskuratu zuen beti ere Juventus FC-ren atzetik. 2017-18 denboraldian Txapeldunen Ligako finaerdietara sailkatu zen. 2022an estreinatu berria zen Conference League irabazi zuen finalean Feyenoord Rotterdam 1-0 garaituz. Hurrengo urtean UEFA Europa Leagueko finalera iritsi zen eta Sevillaren aurka penaltietan galdu zuen.

Uniformea

Sorreratik bertatik granate koloreko elastikoa, galtza zuriak eta galtzerdi beltzak erabili ditu. Aldaketa ohikoena galtzen kolorea izan da, elastikoaren olore berekoa edo beltza erabili baitu. 1968 eta 1973 urteen artean zuriz jokatu zuen.

Historikoa

 
1927-38
 
1928-30
 
1932-36
 
1938-78
 
1969-73
 
1980-tik

Azken urteak

 
2017-2018
 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023

2022/2023 Taldea

2022ko abuztuaren 8an eguneratua.

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATERui Patrício
2 ATZRick Karsdorp
3 ATZRoger Ibañez
4 ERDBryan Cristante
5 ATZMatías Viña
6 ATZChris Smalling
7 ERDLorenzo Pellegrini
8 ERDNemanja Matić
9 AURTammy Abraham
13 ATZRiccardo Calafiori
14 AUREldor Shomurodov
19 ATZZeki Celik
21 AURPaulo Dybala
22 AURNicolò Zaniolo
23 ATZGianluca Mancini
24 ATZMarash Kumbulla
Zbk.PostuaJokalaria
37 ATZLeonardo Spinazzola
42 ERDAmadou Diawara
52 ERDEdoardo Bove
55 ERDEbrima Darboe
59 ERDNicola Zalewski
63 ATEPietro Boer
64 AURFelix Afena-Gyan
65 ERDFilippo Tripi
92 AURStephan El Shaarawy
99 ATEMile Svilar
- AURJustin Kluivert
- ERDAnte Coric
- ERDGonzalo Villar
- ERDGeorginio Wijnaldum (PSGtik utzita)
- ATZWilliam Bianda

Palmaresa

Italian: 14

Nazioartean: 2

Euskal taldeen aurkako partidak

AS Romak kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

DenboraldiaTxapelketaFaseaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
2022-23UEFA Europa Leaguefinal zortzirenakRoma
Real Sociedad
2-0
0-0
Real Sociedad
Roma

Ikus, gainera

Kanpo estekak


2022-23ko Serie A
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce
Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese