2019ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

Eurovision Junior Abesti Lehiaketaren XVII. edizioa

2019ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision 2019 (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest 2019, frantsesez Concours Eurovision de la Chanson Junior 2019, polonieraz Konkurs Piosenki Eurowizji dla Dzieci 2019 eta silesieraz Ojrowizyjŏ Junior 2019) urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hamazazpigarren edizioa izan zen. Gliwiceko Gliwice Arena aretoan ospatu zen, Polonian, azaroaren 24an.

2019ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
FinalaAzaroaren 24, 2019
EgoitzaGliwice Arena, Gliwice
Aurkezlea(k)Ida Nowakowska
Aleksander Sikora
Roksana Węgiel
AntolatzaileaTelewizja Polska (TVP)
Partaide kopurua19
Irabazlea"Superhero"
Viki Gabor
 Polonia

Garailea Poloniako Viki Gabor izan zen, "Superhero" abestiarekin. Poloniaren bigarren garaipena izan zen. Lehen aldiz irabazi zuen herrialde batek ondoz ondoko edizioetan, eta lehen aldiz irabazi zuen herrialde antolatzaileak etxean.

Hemeretzi herrialdek hartu zuten parte guztira. Azerbaijan eta Israel erretiratu egin ziren eta Espainia hamabi urteko eten baten ostean itzuli zen.

Kokapena

Gliwice Arena, lehiaketaren egoitza.

Poloniaz gain, Armenia eta Kazakhstanek jaialdiaren egoitza izateko interesa adierazi zuten. Baina, azkenik, jaialdiaren azken edizioa irabazi zuen Polonia (Roksana Węgiel-ri esker "Anyone I Want to Be" abestiarekin) aukeratu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU) herrialde antolatzaile bezala. Polonian, zazpi hirik aurkeztu zuten hautagaitza lizitazio prozesuan: Gdańsk, Gliwice, Katowice, Krakovia, Łódź, Szczecin eta Toruń. EBU eta TVP poloniar telebista publikoak Gliwice aukeratu zuten; bertako Gliwice Arena aretoan 17,178 pertsona sar daitezke.

Lehiaketa

Europako Irrati-Telebista Batasunak uztailaren 18an eman zen ezagutzera behin-betiko partaide zerrenda. 16 herrialde sortzaileetatik, sei izan ziren edizio honetan parte hartu dutenak: Bielorrusia, Espainia, Herbehereak, Malta, Ipar Mazedonia eta Polonia.

OrdenaHerrialdeaHizkuntzaArtistaAbestiaEuskarara itzulpenaPostuaPuntuak
01  AustraliaIngelesaJordan Anthony"We Will Rise"Altxatuko gara8121
02  FrantziaFrantsesa, IngelesaCarla"Bim Bam Toi"Bim Bam Zu5169
03  ErrusiaErrusiera, IngelesaTatyana Mezhentseva & Denberel Oorzhak"A Time For Us"Guretzako denbora1372
04  Ipar MazedoniaMazedoniera, IngelesaMila Moskov"Fire"Sua6150
05  EspainiaGaztelaniaMelani García"Marte"3212
06  GeorgiaGeorgiera, IngelesaGiorgi Rostiashvili"We Need Love"Maitasuna behar dugu1469
07  BielorrusiaErrusiera, IngelesaLiza Misnikova"Pepel'nyy (Ashen)" (Пепельный)Errauts1192
08  MaltaIngelesa, MalteraEliana Gomez Blanco"We Are More"Gehiago gara1929
09  GalesGalesaErin Mai"Calon yn Curo"Bihotz taupadak1835
10  KazakhstanKazakheraYerzhan Maksim"Armanyńnyan Qalma" (Арманыңнан қалма)Ez galdu ametsik2227
11  PoloniaPoloniera, IngelesaViki Gabor"Superhero"Superheroi1278
12  IrlandaIrlanderaAnna Kearney"Banshee"1273
13  UkrainaUkrainera, IngelesaSofia Ivanko"The Spirit of Music"Musikaren espiritua1559
14  HerbehereakNederlandera, IngelesaMatheu"Dans Met Jou"Zurekin dantzatu4186
15  ArmeniaArmeniera, IngelesaKarina Ignatyan"Colours of Your Dream"Zure ametsaren koloreak9115
16  PortugalPortugesa, IngelesaJoana Almeida"Vem comigo (Come with Me)"Zatoz nirekin1643
17  ItaliaItaliera, IngelesaMarta Viola"La voce della Terra"Lurraren ahotsa7129
18  AlbaniaAlbanieraIsea Çili"Mikja ime fëmijëri"Nire haurtzaroko laguna1736
19  SerbiaSerbiera, IngelesaDarija Vračević"Podigni Glas (Raise Your Voice)" (Подигни глас)Altxa zure ahotsa10109

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak