1986ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1986ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 31. edizioa izan zen. Bergengo Grieghallen aretoan ospatu zen, Norvegian, maiatzaren 3an. Aurkezlea Åse Kleveland izan zen.

1986ko Eurovision Abesti Lehiaketa
FinalaMaiatzaren 3, 1986
EgoitzaGrieghallen, Bergen
Aurkezlea(k)Åse Kleveland
AntolatzaileaNorsk rikskringkasting (NRK)
Partaide kopurua20
Irabazlea"J'aime la vie"
Sandra Kim
 Belgika

Garailea Belgikako Sandra Kim izan zen, "J'aime la vie" kantuarekin. Belgikaren lehen garaipena izan zen. Kim hamairu urteko neska zen, eta Eurovision Abesti Lehiaketa irabazi duen artista gazteena da. 1990etik aurrera, partaide guztiek gutxienez hamasei urte bete behar dituzte lehiaketari dagokion urtean, eta arauak aldatu ezean ez da Kimen errekorra hautsiko.

Hogei herrialdek hartu zuten parte, 1978ko, 1981eko eta 1983ko errekorra berdinduz. Islandiak lehen agerraldia egin zuen. Bestalde Italiak partaidetza eten zuen, eta Greziak ere bai, nahiz eta aldez aurretik ordezkaritza bat aukeratu izan (Polina-ren "Wagon-lit").

Lehiaketa

OrdenaHerrialdeaHizkuntzaArtistaAbestiaEuskarara itzulpenaPostuaPuntuak
01  LuxenburgoFrantsesaSherisse Laurence"L'amour de ma vie"Nire bizitzako maitasuna3117
02  JugoslaviaKroazieraDoris Dragović"Željo moja"Nire nahia1149
03  FrantziaFrantsesaCocktail Chic"Européennes"Europarrak1713
04  NorvegiaNorvegieraKetil Stokkan"Romeo"1244
05  Erresuma BatuaIngelesaRyder"Runner in the Night"Korrikalaria gauean772
06  IslandiaIslandieraICY"Gleðibankinn"Zoriontasunaren banketxea1619
07  HerbehereakNederlanderaFrizzle Sizzle"Alles heeft ritme"Denak dauka erritmoa1340
08  TurkiaTurkiera[f 1]Klips ve Onlar"Halley"953
09  EspainiaGaztelaniaCadillac"Valentino"1051
10  SuitzaFrantsesaDaniela Simmons"Pas pour moi"Ez da niretzat2140
11  IsraelHebreeraMoti Giladi & Sarai Tzuriel"Yavo Yom" (יבוא יום)Egun bat etorriko da197
12  IrlandaIngelesaLuv Bug"You Can Count On Me"Ni kontuan har nazakezu496
13  BelgikaFrantsesaSandra Kim"J'aime la vie"Maite dut bizitza1176
14  AlemaniaAlemanaIngrid Peters"Über die Brücke geh'n"Zubia igarotzen862
15  ZipreGrezieraElpida"Tora zo" (Τώρα ζω)Orain bizirik nago204
16  AustriaAlemanaTimna Brauer"Die Zeit ist einsam"Denbora bakartia da1812
17  SuediaSuedieraLasse Holm & Monica Törnell"E' de' det här du kallar kärlek?"Hau al da maitasuna deitzen duzuna?578
18  DanimarkaDanieraLise Haavik"Du er fuld af løgn"Gezurrez beteta zaude677
19  FinlandiaFinlandieraKari Kuivalainen"Never the End"Inoiz ez amaiera1522
20  PortugalPortugesaDora"Não sejas mau para mim"Ez zaitez izan gaiztoa nirekin1428

Kanpo estekak