Šibenik

Šibenik Kroaziako Šibenik-Knin eskualdearen hiriburua da. Krka ibaia itsasoratzen den tokian dago eta 46.372 biztanle ditu (2011).

Šibenik
Šibenik
town in Croatia (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Kroazia
EskualdeaŠibenik-Knin
AlkateaDr. Ante Županović
Izen ofizialaŠibenik
Jatorrizko izenaŠibenik
Posta kodea22000
Geografia
Koordenatuak43°44′02″N 15°53′44″E / 43.7339°N 15.8956°E / 43.7339; 15.8956
Map
Azalera399.5 km²
Altuera0
Demografia
Biztanleria42.599 (2021eko abuztuaren 31)
−3.733 (2011)
Dentsitatea106,63 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera860(e)ko hamarkada
Telefono aurrizkia022
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuakCivitanova Marche, San Benedetto del Tronto, Voiron, Sinj (en) Itzuli eta Humenné
MatrikulaŠI
http://www.sibenik.hr/

Historia

Dalmaziako hiri nagusiak ez bezala, Šibenik ez zuten iliriarrek edo greziarrek sortu. Hiriaren lehenengo aipamena 1066koa da Petar Krešimir IV errege kroaziarraren dokumentu batean, San Migel gazteluan egindako indusketek aldez aurretik dalmatak bertan bizi izan zirela erakusten badute ere. 1298an hiri karta eta apezpikutza lortu zituen.

1412 arte ez zuten veneziarrek Šibenik eskuratzea lortu eta XV mendearen bukaeran otomanoei aurre egitea lortu zuen. 1797an Austria-Hungariako inperioak Venezia hartzearekin bat bere lurrak ere hauen menpe gelditu ziren, tartean Napoleonen garaia izan bazen ere. Mundu gerren ondoren Jugoslaviaren barnean egon zen eta 1991tik Kroaziako hiria da.

Klima

    Datu klimatikoak (Šibenik)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)21.422.726.228.834.037.638.239.235.430.328.420.339.2
Batez besteko tenperatura (ºC)6.87.410.013.618.422.225.024.620.616.311.78.215.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-10.2-11.0-7.5-0.52.38.311.610.26.92.1-6.6-8.9-11.0
Pilatutako prezipitazioa (mm)74.160.162.062.749.053.029.744.975.582.7112.495.2801.3
Euri egunak (≥ 1 mm)1099109855791212105
Elur egunak (≥ 1 mm)1100000000013
Eguzki orduak128.6150.6196.1222.4286.3312.1358.0326.0254.3199.7131.0113.82678.9
Iturria: National Meteorological and Hydrological Service (Croatia) [1]

Ondasun nabarmenak

  • Donejakue katedrala (Svetog Jakov): Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok 2000an. Erabat harriz eraiki zuten XV eta XVI mendeen artean, gotiko eta berpizkundeko estiloak txertatzen dituelarik.
  • San Nikolas gotorlekua (Tvrđava Sv. Nikole): Itsasotik etor litezkeen etsaietatik babesten zuen hiria. Baditu beste bi gotorleku ere, zaharrena Santa Ana, X mendekoa, nahiz eta XVIII berriztua, eta San Juan, XVII mendean otomandarren erasoei aurre egiteko eraikia.
  • Krka Parke Nazionala, hiritik gertu.

Kirola

Šibenik saskibaloilari famatuen jaioterria izan da, hala nola Dražen Petrović eta Gasteizko Saski Baskoniaren entrenatzailea izan zen Neven Spahija.

Iruditegia

Herritar ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo estekak